guaixe.eus

Garcia de Eulate bosgarrena 25. Ikaztegietako herri krosean

  Iritzia  Altsasu  Sakana

75 korrikalarik osatu zuten 10 km-ko proba, tartean Dantzaleku Sakanako boskote batek

Larunbatean 25. Ikaztegietako herri krosa jokatu zen, 10 km-ko lasterketa. Bertan aritu zen Dantzaleku Sakana taldeko boskote bat. 75 korrikalarik osatu zuten proba, Navasfriaseko Alvaro Ramos (33:02) eta Andoaingo Maialen Gurrutxaga (40:12) buru zirela eta Dantzaleku Sakanako Sergio Garcia bosgarrena sartu zen (34:22). Bere taldekide Juan Carlos Gomez 16.a iritsi zen (36:00), Iban Sobredo 19.a (37:00), Francisco Javier Gomez 24.a (37:56) eta Iban Gonzalez 49.a (40:38).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak