Sakandarrak Amorebieta Etxano Sarian

Guaixe 2018ko aza. 22a, 10:27

Jon Chamorro 11.a sailkatu zen kadeteetan eta Iker Mintegi 12.a juniorretan

Errepideetako txirrindularitza despeditzerakoan hasten da, normalean, ziklokros denboraldia. Dagoeneko proba batzuk jokatu dira, tartean igandean Amorebieta Etxano Saria. Kadeteek 2,8 km-ko zirkuituari 5 itzuli egin behar zizkioten, eta Viveros San Anton taldeko Ander Altuna izan zen azkarrena (36:29). Quesos Albeniz taldeko Jon Chamorro 11.a sartu zen (38:08), Intersport Irabiako Aimar Tadeo 17.a (40:03) eta Quesos Albenizko Oihan Etxeberria 34.a (42:23).

Juniorrek, aldiz, 2,8 km-ko zirkuituari 6 itzuli eman zizkioten. Ekin taldeko Aitzol Sasietak irabazi zuen (42:18) eta Quesos Albenizko Iker Mintegi 12.a sailkatu zen (45:02).