Nafarroako Gazteen Lau t’erdiko Txapelketako final laurdenak jokatu dira

Guaixe 2018ko aza. 22a, 09:30

Ordezkari sakandarrik gabe geratu gara

Guillermo Mazo Memorialeko edo Gazteen Nafarroako Lau T’erdiko Txapelketako final laurdenak jokatu ziren asteazkenean Lekunberrin. Ordezkari bakarra genuen, Oberena klubeko Ganboa, baina ez da finalerdietarako sailkatu, Txarutako Ariztegi, 11 eta 18 irabazi ziolako.

Final laurdenen emaitzak
Agirre (Erreka ) 8 – Oskoz (Oberena) 18
Ballarena (Txaruta) 6 – Apezetxea (Umore Ona) 18
De la Fuente (Ultzama) 18 – Galartza (Larraun) 8
Ganboa (Oberena) 11 – Ariztegi (Txaruta) 18