Zalduak lidergoa galdu du

Guaixe 2018ko aza. 27a, 09:58

Elomendiko Txapelketa. 8. jardunaldia: Modernillo 4 – Zaldua 3

Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 8. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak lidergoa galdu zuen, Modernillo taldeak 4 eta 3 irabazi baitzion partida oso lehiatuan. Horrela, Barasoain da egungo liderra (17 puntu) eta Zaldua bigarrena da (16 puntu), hirugarrena den Elomendirekin puntutara berdinduta. Asteburuan Zalduak sailkapenean zazpigarrena den Apolo izango du aurkari Lekunberrin.