Koalizio abertzaleak Nafarroako Parlamentuko zerrenda osatzeko primarioak egin ditu. Jakina zen Bakartxo Ruiz izanen dela EH Bilduren lehendakarigaia. Asteburuan egindako prozesuaren bidez zehaztu da parlamenturako hautagaitza eta hartan Esther Korres altsasuarra 12. postuan dago. Koalizioak jakinarazi duenez, 749 pertsonek parte hartu dute zerrendaren aukeraketan, izena emandakoen % 54.