Ahal Duguk jakinarazi du Nafarroako lehendakari gai Mikel Builek Nafarroako Parlamenturako hautagaitza onartua izan dela. Alderdian izena emandakoek zerrenda horren eta bestelako hautagaitzen alde botoa emateko aukera zuten. Primarioetan Builen zerrendaren aldeko 604 boto eta 64 boto txuri izan ziren. Gauzak horrela, Virginia Alonso Aparicio altsasuarra zerrendan 4. postuan egonen da. Alonso Goazen Altsasu hautagaitzako zinegotzia da gaur egun. Zerrenda berean hautagaitza bereko zinegotzi den Luis Moran Fernandez zegoen, 30. postuan gelditu dena.