Nafarroako Gobernuak eta Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak Bikaintasunaren Nafarroako Saria banaketa ekitaldiaren 18. edizioa egin zuten atzo. Sari horiekin enpresen lehiakortasunaren hobetzea sustatu nahi da, bereziki enpresa txiki eta ertainena, haien merkatu-kokapena eta emaitza. Horretarako kudeaketa tresna egokia dela uste dute sariketa antolatzen duten erakundeek. Horretarako, saria eskuratzeko hautagai diren enpresen eta erakundeen kudeaketa eredua EFQM eta Kudeaketa Garatua ereduen bidez aztertzen dute. Diagnosia egin zitzaien lehenik eta, ondoren, kanpo azterketako hiru pausoak pasa behar izan zituzten.
Atzo sarituak izan zirenen artean daude Izurdiagako Saprem (Bikaintasunerantz konpromisoa) eta Altsasuko Sunsundegui (Brontzezko Kudeaketa Aurreratua) enpresak eta bular minbiziari aurre egiten dion Saray elkarteko Mari Jose Oraa Ezker olaztiarra (Hiritar Bikaintasun Saria).