Sakandarrak Lezamako IX. Ziklokrosean

Guaixe 2018ko azaroaren 29a

Kadeteetan Chamorro eta Tadeo aritu ziren eta juniorretan Mintegi

Igandean Lezamako IX. Ziklokros zirkuitua jokatu zen. 2,650 kilometroko zirkuitu gogorrari hainbat itzuli egin behar izan zizkioten parte-hartzaileek. Kadete mailakoek 3 buelta osatu zituzten eta Elproex taldeko Diego Ruiz de Arkaute izan zen azkarrena (28:35). Quesos Albenizko Jon Chamorro 24.a sailkatu zen (33:29) eta Intersport Irabiako Aimar Tadeo 42.a (36:53). Juniorrek 4 itzuli egin zizkioten zirkuituari eta Castreño taldeko Miguel Sanchez gailendu zen (35:34). Quesos Albenizko Iker Mintegi 22.a sartu zen (41:04).