XXI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa: 2. jardunaldia jokoan

Guaixe 2018ko aza. 29a, 14:07

Igandean, 16:30ean, 2. jardunaldia jokatuko da ikastolako frontoian

Iñigo Aritza ikastolak aurrera darrai euskal pilota sustatzeko lanarekin. Pilota klaseak jaso eta pilota txapelketa antolatzen du ikastolak, neska-mutilen artean pilotarako zaletasuna sustatzeko. Hain zuzen ere, igandean  XXI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako 2. jardunaldia jokatuko da, 16:30etik aurrera, ikastolako frontoian.

Txapelketa ligaxkan jokatzen ari da. Guztira 50 partaide lehiatuko dira, 34 mutil eta 16 neska. Hirugarren jardunaldia abenduaren 16an jokatuko da, laugarrena ilbeltzaren 13an, bosgarrena ilbeltzaren 20an eta final handiak ilbeltzaren 27an.


Iñigo Aritza Txapelketa. 2 jardunaldia
Igandean, 16:00etan, Iñigo Aritza ikastolako frontoian

Umeak, benjaminak:
Ekaitz Zufiaurre - Ekhi Azpilikueta
Igarki Agirre –Ekaitz Berdud
Egoi Urtasun – Edorta Amillano
Bidane Fdez. De Garaialde – Alaine Mendia
Garazi Gartzia – Juna Mendia
Anitz Anda – Ekhiñe Mariñelarena
Urko Lanza – Harri Mitxelena
Kimetz Flores – Aratz Sanzol

Kimuak:
Aiora Agirretxe– Asier Zubiria
Mikel Arrizabalaga – Alejandro Lopez
Enaitz Gonzalez – Oier Carabias
Aimar Igoa – Hodei Ulaiar
Xabier Olaiz – Eñaut Gastesi
Uxue Anguiano – Ainhitze Armentia
Iraide Vergara – June Sanzol

Haurrak:
Patxi Azpeitia – Oier Mitxelena
Asier Astiz – Peru Urteaga

Kadeteak:
Irati Lumbreras  – Udane Vergara