CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, ibarreko hiru enpresatan irabazi ditu hauteskunde sindikalak. Etxarri Aranazko musika eskolako 12 langileek CCOOko ordezkaria aukeratu dute. Aurretik LABek ordezkatzen zituen langile horiek. Bestetik, Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko 16 langileen ordezkariak CCOOko eta LABeko bana izanen dira. Aurretik FSIEkoak ziren. Azkenik, CCOOk Olatzagutiko Canteras Aldoyar enpresan zuen ordezkaritza berritu du.