Sakanako artistak "euskal kulturaren plazan" izanen dira

Guaixe 2018ko abe. 4a, 11:26
2016an Altsasuko inauterietako pertsonaiak Durangoko Azokan egon ziren Altsasuko auzipetuen alde. ARTXIBOA

Durangoko Azoka abenduaren 5etik 9ra eginen da. Anita Parker eta Hesian taldeek disko berriak aurkezteko kontzertua eskainiko dute. Pello Reparazek 'Baloreak' proiektuaz arituko da eta Jon Arretxe idazleak 'Ez erran deus' liburu berria aurkeztuko du

"Kulturaren plaza, merkatua, ikuskizuna, urterako hitzordua, gogoeta eztabaidarako plataforma" den Durangoko Azokaren 33. edizioa eginen da abenduaren 5etik 9ra. DA! asko dira da aurtengo leloa, "euskal kultura oparoa eta aberatsa" delako, eta antolatzaileen esanetan aniztasuna horren isla da Azoka. Bost egunetan 200 kultur ekitaldi antolatu dituzte, eta 247 erakuslehioetan euskal kulturaren uztak ikusi, entzun eta erosi ahalko dira. Sakanako artistak ere euskal kulturaren "azokan" egonen dira.

Anita Parker taldeak Anita Parker !!, bi, diskoa atera berri du eta Durangoko Azokan zuzenekoa eskainiko du diskoa aurkezten. Kontzertua abenduaren 6an izanen da, Ahotsenea Zuzenekoak espazioan, 13:40ean.

Hesian taldea ere Hasiera diskoa aurkeztuko du Durangoko Azokan. Abenduaren 8an emanaldia eginen du, Ahotsenea Zuzenekoak espazioan, 13:40ean.  

Durangoko Azokan ere sortzaileekin solasaldiak eginen dira Ahotsenea Solasaldiak espazioan. Pello Reparaz arbizuarrak Baloreak proiektua aurkeztuko du abenduaren 8an, 12:30ean. Deep Soda ekoiztetxea martxan jarri du Reparazek eta lehenengo lana Baloreak proiektua da. Jon Arretxe idazleak ere Ez erran deus liburuaren aurkezpena eginen du abenduaren 9an, 17:00etan.