3.000 musikari ariko dira aldi berean Nafarroaren egunean

Guaixe 2018ko abe. 2a, 13:02

Nafarroa osoan 92 kontzertu eginen dira aldi berean, abenduaren 3an, 13:00etan. Sakanan Lakuntzan, Altsasun eta Olatzagutian eginen dira abesbatzen emanaldiak

Abesbatzek eta musika bandek Nafarroako Ereserkia abesten hasiko dituzte abenduaren 3an, Nafarroaren Egunean, eskainiko duten emanaldietan. Ereserkia abestu ondoren, talde bakoitzak ohiko errepertorioa eskainiko dute. Nafarroa osoan 92 abesbatzen eta musika banden adina kontzertu antolatu dituzte, eta 3.800 musikari arituko dira aldi berean emanaldia eskaintzen.

Sakanan hiru aukera egonen dira Nafarroaren Eguna musikarekin ospatzeko: Etxarri Aranazko Abesbatzak Olaztiko kultur etxean eginen du emanaldia, Altsasuko Iortia kultur gunean Tafalla herriko Agrupacion Coral Tafallesa egonen da eta Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak Lakuntzako kultur etxean eskainiko du kontzertua.