Pentsio duinak aldarrikatzen

Guaixe 2018ko abe. 10a, 12:42
Etxarriko azokan gaur egindako kontzentrazioa. Argazkia: Sasoia.

Sasoiak taldeak deituta makina bat sakandar Etxarri Aranazko azokan kontzentrazioa egin dute gaur. Pentsio duinak lortu arte leloa zuen pankartaren atzean elkartu dira. Nafarroako eta Espainiako gobernuek aurrekontuak lantzen ari diren garaian, 1.080 euroko pentsioak aldarrikatu dituzte atzera ere. Aldarrikapen hori gaur, atzera ere, Altsasuko Zumalakarregi plazan zabalduko da, 19:00etan. Nafarroako Pentsionistak Martxan, Sasoia eta Otsailak 22ko plataforma dira azken deialdi hori egin dutenak.