Erregionala: Lagun Arteak lider jarraitzen du eta Altsasu laugarrena da

Guaixe 2018ko abe. 10a, 13:45
Altsasu laugarrena da sailkapenean.

Erregional maila. 13. jardunaldia: Gazte Berriak 0 – Lagun Artea 3 / Iruña B 0 – Altsasu 1

Erregional mailan, abenduaren hasieran jokatutako jardunaldian Lakuntzako Lagun Arteak lidergoari eustea lortu zuen, Gazte Berriak taldeari Antsoainen 0 eta 3 irabazi eta gero. Lehen zatian parez pare ibili ziren bi taldeak, baina bigarren zatian Lagun Arteakoak nagusi izan ziren eta irabaztea lortu zuten, Unaik (2 gol) eta Anderrek sartutako golei esker.

Eta Taxoaren jokatutako partidan, Iruña B taldeari 0 eta 1 irabazi zion Altsasuk partida oso lehiatuan. Imanol Lobok Altsasuren aldeko gola sartu zuen 35. minutuan, eta nahiz eta partidan barna aukera gehiago egon, markagailua ez zen gehiago mugitu.

Gauzak horrela, Lagun Arteak jarraitzen du erregional mailako lider (32 puntu).  Altsasu laugarrena da (24 puntu). Asteburuan gure bi taldeek etxean jokatuko dute. Lagun Arteak sailkapenean hamargarrena den Iruña B hartuko du Zelai Berrin eta Altsasu sailkapenean hirugarrena den Ardoi B taldearen kontra ariko da Dantzalekun. Beraz, arerio zuzenen arteko partida da jokoan dagoena.