Zalduak lidergoa berreskuratu du

Guaixe 2018ko abe. 11a, 14:01

Elomendiko Futbol Txapelketa. Zaldua 0 – Apolo 2 / Zaldua 4 – Izalsa 1 / Barasoain 0 – Zaldua 3

Abenduaren hasieran Elomendiko Futbol Txapelketako 9. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua saiatu zen, baina ezin izan zuen Apoloren kontra gailendu. 0 eta 2 irabazi zuen Apolok, Etxarrengo taldearen kalterako. Horretaz gain, zubi-foralean atzeratutako partidak jokatu dira.Horrela, Zalduak
4 eta 1 irabazi zion Izalsari.  

Gauzak horrela, Zaldua da Elomendiko liderra (22 puntu), bigarrena den Elomendirekin puntutara berdinduta (22 puntu). Hirugarrena Barasoain da (17 puntu) eta laugarrena Unziti (16 puntu). Asteburuan 10. jardunaldia jokatuko da. Barasoainen kontra aritzekoa zen Zaldua, eta partida aurreratzea erabaki zuten. 3 eta 0 irabazi zuen Zalduak.