Sakandarrak Igorren

Guaixe 2018ko abe. 12a, 11:06

Igorreko ziklokrosean txukun ibili ziren gure txirrindulariak

Igandean XLII. Igorreko Ziklokrosa jokatu zen. 2,8 km-ko zirkuito gogorrari 3 buelta eman behar izan zizkioten kadeteek eta Diego Ruiz de Arkaute izan zen txapelduna (26:30). Sakandarrei dagokienez, Quesos Albenizko Jon Chamorro 19.a sailkatu zen (30:30), bere taldekide Oihan Anton 33.a (31:54), haien kide Mikel Uncilla 38.a (32:18) eta Intersport Irabiako Aimar Tadeo 45.a (34:02). Juniorrek itzuli bat gehiago eman behar izan zioten zirkuituari eta Castreño klubeko Miguel Sanchez izan zen azkarrena (40:57). Quesos Albeniko Iker Mintegi 21.a sartu zen helmugara (48:02).