Azkargorta azkarrena El Calenton kronoigoeran

Guaixe 2018ko abe. 12a, 12:09

Abenduaren 6an Erripagaña Urba Urban Trail mendi lasterketa jokatu zen eta bertan aritu ziren hainbat sakandar

Abenduaren 6an Erripagaña Urban Trail mendi lasterketa jokatu zen Burlatako ur biltegian. Lehenik eta behin, beroketa moduan, 400 metroko El Calentón kronoigoera egin zuten ondoren lasterketan aritu zirenetako batzuk, Burlatako zubi zaharretik gora zegoen eremu batera. Azkarrenak Irati Ahetxu (2:15) eta Fermin Azkargorta sakandarra (1:55) izan ziren. Isidro Asurabarrena 28.a (2:24) eta Francisco Javier Moreno 30.a (2:25) sailkatu ziren.

Ondoren bi distantzien artean aukeratu zuten korrikalariek. Proba laburrean (6 km) Edurne Vicente (35:43) eta Fran Castillo (25:55) gailendu ziren eta proba luzean (12 km) Eva Gonzalez (1:09:05) eta Xabier Zarranz (51:38). Aitor Hernaiz 16.a sartu zen helmugara (59:48) eta Javi Gasanz 26.a (1:01:51). Taldeka Beste Iruñak irabazi zuen. Proba oso gorabeheratsua da Erripagaina Traila eta guztira 230 korrikalarik hartu zuten parte.