"Kontuan izanik munduko askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen direla";
"Kontuan izanik giza eskubideak ez ezagutzearen eta gutxiestearen ondorioz, giza kontzientziari irain egiten dioten basakeriak gertatu izan direla; eta gizon-emakumeek, beldur eta gabezia orotik aske, hitz egiteko askatasuna eta sinesmen-askatasuna izango dituzten munduaren etorrera aldarrikatu dela";
"Kontuan izanik ezinbestekoa dela giza eskubideak zuzenbidezko erregimen batek babestea; baita ere, herrialdeen artean harreman lagunkoiak bultzatzea; kontuan izanik Nazio Batuetako kide diren herriek gizakiaren oinarrizko eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan eta gizonen eta emakumeen eskubideen arteko berdintasunean duten fedea tinko azaldu dutela Agirian; eta, askatasunaren ikuspegi zabalago baten barruan, gizarte aurrerakuntza sustatzeko eta bizitza-maila jasotzeko erabakita daudela adierazi dutela; kontuan izanik Estatu Kideek, Nazio Batuen Erakundearekin elkarlanean, gizakiaren oinarrizko eskubide eta askatasunen begirune orokorra eta eraginkorra ziurtatzeko hitza eman dutela";
"Kontuan izanik emandako hitz hori osotasunean betetzeko garrantzi handikoa dela eskubide eta askatasun horiek berdin ulertzea;"
Eta kontutan izanik egun, hainbat eskubide urratzen dela: libreki mugitzea, bizitzea, segurtasuna, tratu berdina eta babeserako eskubidea.......
Ospatzekorik?
70 urte bete dira 1948-12-10ean gizaki oro berdin egiten gaituen Giza Eskubideen Aitorpenaren gutuna sinatu zenetik. Borrokatzeko asko daukagu, gutxiengo duintasun batean bizi nahi badugu; bidezkoagoa, errespetuzkoagoa, berdinagoa eta baztertzailea ez den gerrarik gabeko mundu berri bat eraikitzeko.
Hau ere eskubide dugulako. Eta orduan bai, orduan ospatuko dugu.