Errefuxiatuak epelduko dituen arropa

Guaixe 2018ko abe. 16a, 12:59

Azaro hasiera zen. Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak Grezian dauden errefuxiatu eremuetarako neguko arropa eta oinetako bilketa hasi zuela jakinarazi zuen. Bilketa puntuetako bat Hiriberri Arakilen zegoen. Zaporeak-eko kideek pasa den astera arte neguko arropa biltzen egon dira. Jakinarazi digutenez, jasotakoarekin 72 kutxa bete dituzte eta aurreikuspenak gainditu dituzte. Nafarroan bildutako arroparekin Zaporeak-eko kideek 4 kamioi bete dituzte, 40.000 kilo. Euskal Herritik, guztira, 14 kamioi abiatu dira. Neguko arropa hori guztia Calais, Lesbos, Chios eta Alepon banatuko da. Jantzi Negua kanpaina despedituta, Zaporeak-eko kideek jasotako laguntza eta babesa eskertu dituzte.

Argazkiak: Zaporeak.