Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak eta kimuak lanera

Guaixe 2018ko abe. 14a, 10:27

Sakanako Futbol Topaketen benjaminen 3. jardunaldia Etxarri Aranatzen jokatuko da eta kimuen 5. jardunaldia Altsasun eta Urdiainen

Asteburu honetan Sakanako Futbol Topaketak izanen dira. Batetik, benjaminek igandean 3. jardunaldia izanen dute jokoan Etxarri Aranatzen, eta, bestetik, kimuen 5. jardunaldia Altsasun eta Urdiainen jokatuko da.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 3. jardunaldia igandean Etxarri Aranatzen
10:00    Sutegi 1 – Urdiain
10:50    Sutegi A – Etxarri A
11:40    Altsasu C – Altsasu A
12:30    Aralar Mendi 1 – Etxarri 1
13:20    Altsasu B – Aralar Mendi A

Kimuen 5. jardunaldia igandean Urdiainen
12:00    Lagun Artea 07 – Urdiain

Kimuen 5. jardunaldia igandean Altsasun
12:00     Tipi Tapa – Etxarri Aranatz A
12:00    Lagun Artea 08 – Etxarri Aranatz 1