Lehen sorospen tailerra gaur

Guaixe 2018ko abe. 17a, 08:26

DYAko kideek gurasoei emandkao lehen sorospen ikastaroa. Artxiboa.

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek lehen sorospenei buruzko ikastaroa antolatu zuten joan den urtean. Han ikasitakoa gogorarazteko eta freskatzeko tailer bat antolatu dute gaurko, 19:00etatik 21:00etara, kultur etxean. El ABC que salva vidas elkarteko kideek emanen dute tailerra. Izena eman nahi duenak gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri beharra du, 948 600 694 telefonora hots eginez edo ssbirurtzun.izabala@gmail.com e-posta helbidera idatziz.