Erregional maila: Lagun Arteak irabazi egin zuen eta Altsasuk berdindu

Guaixe 2018ko abe. 17a, 13:53

Erregional maila. 14. jardunaldia: Lagun Artea 4 – Iruña B 2 / Altsasu 0 – Ardoi B 0

Lagun Arteak lidergoa sendotzea lortu du asteburuan, Iruña B taldearen kontra jokatutako partidan 4 eta 2 irabazi eta gero. Lakuntzarrek atzo etxean jokatu zuten eta partida kontrolatu zuten hasieratik, lehen zatian 3 eta 0 aurreratu baitziren Burillok (2) eta Unai Zubiriak sartutako golei esker. Atsedenaldia hasi eta berehala arbitroak minutu batzuetan eten egin behar izan zuen partida, ekaitza eta txingorra zirela medio. Ekaitza pasatzerakoan partidari berrekin zioten jokalariek eta Iruñak gol bat sartu zuen, baina berehala iritsi zen Lagun Artearen erantzuna, Unanuak laugarrena sartu zuelako. Bukaera aldera bigarren gola sartu zuen Iruñak, penalti zalantzagarri batean, eta horrela despeditu zen partida, Lagun Arteak 4 eta 2 irabazita.

Dantzalekun, aldiz, husnako berdinketarekin despeditu zen atzo jokatutakoAltsasuren eta Ardoiren arteko partida. Sailkapenean hirugarrena zen Ardoi eta laugarrena Altsasu, eta gora jotzeko aukera paregabea zuten altsasuarrek, baina ez zen posible izan. Ongi hasi zen Altsasu; jokoaren kontrola hartu zuten gorritxoek eta ongi mugitu zuten baloia, baina ez ziren Ardoiren atera behar bezala iristen. Ardoik, bere aldetik, tarte batzuk dominatzea lortu zuen. Bigarren zatian bi gol aukera oso onak izan zituen Altsasuk, baina baloia ez zen sarera sartu. Azkenean, puntu banaketarekin despeditu zen partida.

Erregional mailako liderra Lagun Artea da (35 puntu). Lakuntzarrek 5 puntu ateratzen dizkiote Barañaingo Lagunak taldeari. Altsasuk laugarren postuan jarraitzen du (25 puntu). Hurrengo jardunaldian Ardoiren kontra ariko da Lagun Artea Zizurren, eta beheko postuetan dagoen Salesianosen kontra jokatuko du Altsasuk.