Musika eskoletako ikasleak Eguberrietarako prest

Guaixe 2018ko abe. 18a, 08:09
Etxarriko musika ikasleak klasean. ARTXIBOA

Musika Eskoletako ikasleek kontzertua eskainiko dituzte Eguberrietako oporren aurretik. Atzo, abenduaren 17, astelehena, Irurtzungo Musika Eskolako ikasleen kontzertua izan zen

Gabon-kantak nonahi entzun daitezke dagoeneko, izan ere, datorren astelehenean Gabon gaua ospatuko da. Hortaz, Eguberrietako oporrak hasi baino lehene musika eskoletako musikari gazteek Gabonetako kontzertuak eginen dituzte. Atzo Irurtzungo musika eskolako ikasleen txanda izan zen. Irurtzungo kultur etxean kontzertua eskaini zuten ikasturtea hasi eta orain arte ikasitakoarekin. Gainera, gabon-kantak ez ziren errepertorioan faltako.

Olaztiko musika ikasleen Gabonetako kontzertua ostegunean, abenduaren 20an, izanen da, 18:00etan, kultur etxean. Oporren atarian, ostiralean, abenduaren 21ean, Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolako ikasleen gabonetako kontzertua izanen da, baita Altsasuko musika eta dantza eskolaren urte bukaerako kontzertua ere. Bi emanaldiak 19:00etan izanen dira, Iortia kultur gunean.