Hiru idazle sakandar sarituak Iruñean

Guaixe 2018ko abe. 19a, 12:17
Literatur lehiaketaren saridun guztiak sari banaketa. UTZITAKOA

Nerea Balda irurtzundarrak irabazi ditu Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketako nazarrio laburreko eta olerkiko lehen sariak. Izaskun Etxeberria altsasuarrak narrazio laburren bigarren saria jaso du eta Joxe Aldasoro etxarriarrak aipamen berezia jaso du narrazio laburrean

Iruñeko Udalak urtero antolatzen duen Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo, abenduaren 18an, Kondestable jauregian eta narrazio laburreko zein olerki kategorien lehenengo sariak Nerea Balda irurtzundarrak irabazi ditu.

Ahizpak lanagatik jaso du Baldak narrazio laburreko lehen saria. Epaimahaiaren hitzetan, "gaur egun pil-pilean den gaiari heltzen dio La manada kasuaren ingurukoa baita, eta era arin eta aldi berean sakon batean, zenbaik eszenatan egituratutako kontakizunean". "Literatura-prosa fresko eta joria" erabiliz, Baldak hainbat pertsonai aurkezten ditu eta denbora jauziak egiten ditu.

Narrazio laburren bigarren saria Izaskun Etxerriarendako izan da Bidaideak lanagatik. Joxe Aldasorok sail bereko aipamen berezia jaso du Zer biuz gasu bukatu lanagatik.

Iaz Etxeberriak narrazio laburren lehenengo saria irabazi zuen.

Nerea Baldak irabazi du ere olerkia sailaren lehens saria. Patriketan gordeak lanagatik jaso du saria. Epaimahaiak ikuspegi teknikotik poema-bilduma osatzeko eta irakurlearen barne-kontzientziara iristeko maitasun nabarmenak eta sentsazioak adierazteko "dotoretasunak" bat egiten dutela goraipatu du. "Freskotasuna, arintasuna eta tempus egokia nabarmendu diren zioetako batzuk dira, irakurketan sartu eta idazlanari atxikitzera gonbidatzen dutenak".

Idazle Berrientzako Literatur Lehiaketaren XXVIII. edizioa izan da aurtengoa. Guztira 25 idazlan aurkeztu ziren: 11 narrazioak ziren, 8 olerkiak eta 6 bertso-paperak. Udalak modalitate bakoitzako hiru sari ezarri ditu. Lehenego sariak 2.500 eurokoak dira, bigarrenak 1.000 eurokoak, eta  hirugarren sariak 500 euro. Gainera, 250 euroko lau aipamen ere egin ditu Iruñeko Udalak.

Lanak baloratu dituen epaimahaiaren burua Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Beloki izan da. Inés Castiella, Migel Ángel Asiain “Osio” eta Ainhoa Aranburu literaturan adituak izan dira epaimahaikide.

Euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketaren saridun guztiak
Narrazio laburra
Lehen saria. Nerea Balda Sanjuan (Irurtzun). Ahizpak
Bigarren saria: Izaskun Etxeberria Zufiaurre (Altsasu). Bidaideak
Hirugarren saria: Ohiane Zuberoa Garmendia. Glaría. De arRarum Natura
Aipamen berezia: Koldo Azkune Etxabarri. Fermintxo eta zabortegiko atea
Aipamen berezia: Joxe Aldasoro Jauregi (Etxarri Aranatz). Zer noiz hasi bukatu

Olerkia
Lehen saria: Nerea Balda Sanjuan. Patriketan gordeak
Bigarren saria: Iosune de Goñi García. Iparreko basoak
Hirugarren saria: Iñigo Lozano Eciolaza. Kezkak
Aipamen berezia: Iban Garro Alzuri. Gure artekoaz ari naiz
Aipamen berezia: Julio Soto Ezkurdia. Lokatza buztin

Bertso-paperak
Lehen saria: Eneko Fernandez Maritxalar. IHES!!! Gertu sentitu ahal izateko… ihes egitea derrigorra denean
Bigarren saria: Joanes Illarregi Marzol. Lurrak eman eta kendu didanari
Hirugarren saria: Esteban Arozena Mitxelena. Pilota: Gure kirol nazionala