Zabaletak eta Ezkurdiak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2018ko abe. 19a, 10:09
Zabaleta izango da materiala aukeratzen goiztiarrena.

Irribarriak eta Zabaletak Lekeition egingo dute aukeraketa, goizeko 11:00etan, eta Ezkurdiak eta Galarzak gaur 16:00etan, Arrasaten

Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da asteburuan eta partida horietarako hiru pilota aukeraketa eginen dira gaur. Tartean, goizeko 11:00etan Irribarria eta Zabaleta eta Urrutikoetxea eta Larunbe Lekeition bilduko dira, ostiraleko partidako pilotak aukeratzeko. Ezkurdia-Galarza eta Bengoetxea VI.a-Imaz arratsaldeko lauretan hurbilduko dira Arrasatera, larunbatean jokatuko duten partidarako materiala hautatzeko.