Asegarcekoek San Ferminen irabazitako Marco Real upategietako 1.200 botilak jaso zituzten

Guaixe 2018ko abe. 19a, 12:35

Tartean zegoen Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra

San Ferminetako Bodegas Marco Real desafioa Asegarcek irabazi zuen. Aipatu upategietako 1.200 botila jasotzeko ekitaldia atzo egin zen, Erriberriko Marco Real upategian. Asegarceko pilotariak eta teknikariak bildu ziren bertan, tartean Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra.