Sakanako Nesken Txapelketan finalerdiak jokoan

Guaixe 2018ko abe. 20a, 15:30

Etxarri Aranazko frontoian jokatuko dira finalerdiak. Larunbatean Tximeleten eta 2. mailakoen finalerdiak eta igandean lehen mailakoenak erabakiko dira

Abenduaren lehenean hasi zen XIV. Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Guztira 33 bikote lehiatu dira, bi maila nagusitan banatuta: helduak (1. maila eta 2. maila) eta gaztetxoak, ondoko mailetan: txitoak, kattagorriyek, usoak, pottokak eta tximeletak. Sakanako Mankomunitateak antolatzen du txapelketa, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren, Nafarroako Gobernuaren eta ibarreko hainbat Udalen laguntzarekin.

Irurtzunen, Olaztin eta Altsasun jokatutako jardunaldien ondoren, biko onenak sailkatu dira finalerdirako. Eta hain zuzen ere, asteburu honetan jokatuko dira finalerdikoak, Etxarri Aranatzen. Larunbatean, 16:30ean, Tximeleta mailako eta 2. mailako finalerdiak erabakiko dira, eta igandean, 11:00etatik aurrera, lehen mailakoak.

Txapelketako final handiak Etxarri Aranatzen jokatuko dira, abenduaren 29an eta 30ean.


XIV. Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Finalerdiak
Abenduak 22, larunbata, 16:30ean:
-Tximeletak:
Elai-Izaro / Uxue-Naroa
Lidia-Maitena / Iraia-Ane
-2. maila:
Olaia-Maider / Irati-Leire
Nahia-Aroa / Amaia-Paula

Abenduak 23, igandea, 11:00etan:
-1. maila:
Amaia-Maider / Yanira-Maite
Ane-Leire / Irati-Maider M.