Aldabide eta Irurtzun, finaletan murgilduta

Guaixe 2018ko abe. 20a, 11:26

Nafar Kirol Jolasetako Eskuz Binakako finaletan eta Nafarroako Kluben artekoetan ariko dira Arbizuko Aldabide eta Irurtzun klubak

Nafar Kirol Jolasetako Eskuz Binakako finalak jokatuko dira egunotan Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta tartean ordezkaritza sakandarra izango dugu. Bihar, ostiralean, 18:00etatik aurrera 2. mailako kadeteen finala jokatuko dute Aldabide B taldekoek Erreka A taldekoen kontra.

Igandean, goizeko 10:00etatik aurrera, Nafarroako Kluben Arteko finalak jokatuko dira Labriten. Tartean, 22 urtez azpiko binakako finalean Irurtzunek Umore Ona izango du aurkari.