Latxa-Ardia mahai-jolasak artzainen lanbidea eta sortzen dituen produktuak, gazta bereziki, ezagutarazi eta sustatu nahi du. Jokoa taulaz, artzain irudiez eta karta sortaz osatuta dago. Azken horietan ardi motak (mutur-beltza, mutur-gorria, manexa eta Karrantzakoa; baita ondoan dauden Nafarroako, Aragoiko eta Biarnoko arrazetakoak ere), haien esnearekin egiten diren gazta motak (Idiazabal, Erronkari, Ossau Irati eta gazta urdina) eta gazta egiten den eskualdeak.
Jokalariek ardiak biltzeko baserritik mendirako bidea egin beharko dute. Lau ardi motak lortu beharko dituzte eta gero “gazta egiten” hasi beharko dute. Mendirako joan-etorrian eta gazta egiten ari dela, jokalariak bere egiteko horretan lagundu edo traba jarriko dioten elementuak opatuko ditu. Zailtasunei aurre egiteko eta dena azkarrago bukatzeko hainbat egoera islatzen dituen karta jokoa dago. Egitekoak azkarren despeditzen duenak irabaziko du.
Gema Agorreta sustatzaileak Iruñean aurkeztu zuen asteazkenean. Aldamenean, besteak beste Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Gil eta Idiazabal jatorri izendapeneko ordezkari Jose Mari Ustarroz.