Hauteskunde sindikaletako emaitzak

Guaixe 2018ko abe. 20a, 17:57

Sunsundeguin autobusak aparkatuta. Artxiboa.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, langileen ordezkariak aukeratzeko Sunsundegui enpresan egindako hauteskundeetan boto gehien (82) lortu duen sindikatua izan dela. Enpresa batzordean 2 ordezkari izatetik 4 izatera pasa da LAB. 70 botorekin 5 delegatu lortu ditu UGTk (2 espezialistenetan eta 3 kolegioan). ELAk 44 boto eskuratu ditu Sunsundeguin eta bere ordezkaritza 3tik 2ra pasa da. Enpresa batzordea CCOOren 2 delegatuekin osatu da (41 boto), aurretik ez zuen ordezkaririk.

Irurtzungo Udalari dagokionez, LAB sindikatuak jakinarazi du funtzionarioen artean zuen delegatua berretsi duela eta, bestetik, langile laboralen artean beste ordezkari bat gehiago eskuratu duela. Azkenik, sindikatuak jakinarazi du Altsasuko musika eskolan eta Guaixe fundazioan zituen ordezkariak segituko dutela.