Kafe bat Mumbayn

Katrin Ginea MundiƱano 2018ko abe. 21a, 08:19

kolaboratzaileak

Gaurkoan liburu batekin noa, ez dakit liburua gustatu zaidan edo idazlearen bizitzeko pasioa.
Amin Sheikh Mumbay hiriko gazte bat da, ni baino 5 egun gazteagoa. Gaur egun ez da hain gaztea, baina liburuan bere txikitako bizitza kontatzen du. Bizitza gogorra. Baina bizitzeko grina are handiagoa.
Amin hainbatetan bere etxetik hainbatetan ihesean joan den mutila da. Indian bizitza ez da erraza. Txiki- txikitatik lanera beharturik, etxean makila sarritan ezagutzen dutena. Aminek nahiago zuen kalean aske bizi, etxean preso baino. Baina ez dakit non zen askeago, kalean hala etxean.
Kalean makina bat istorio bizitakoa. Jipoiak, lapurretak, zakarretako soberak jan, makina bat bortxaketa… Ufffff… A zein historia gogorra…
Baina historia gogor honen atzean bada esperantza historia bat. Liburu hau nire eskuetara iritsi baldin bada Aminen bizitzeko gogoak beldurrak baino handiagoak zirelako izango da. Ametsak egia bihurtzen diren seinale eta Aminek amets askoren artean bi behintzat bete ditu: bere bizitzaren biografia bat idatzi eta Bombay to Barcelona library cafe-a.
Amin ezagutzeko aukera izan nuen aurrekoan, eta berak idatzitako liburuaren etekin guztiak Mumbayn sortu duen liburu-kafetegira doaz. Liburua erostearekin kafe bat dut ordaindurik bere kafetegian. Beraz, nik ere amets egingo dut eta egunen batean kafe hori hartuko dudala pentsatuko dut.
Esperientzia guzti honetako hoberena Amin ezagutzea, eta ondoren liburuan irakurri ditudanak zuzenean entzutea.
Bada bizitzan borrokatzea tokatu zaion jendea, horietako bat Amin. Zorte on bidaiarekin, Amin!