Erretzea da munduan ekidin daitekeenen artean heriotzaren arrazoi nagusienetako bat. Erretzeari uztean onurak berehalakoak dira, jende gehienak sinesten duena baino azkarragoak.
Honako hauek izango dira erretzeari utzi eta gure gorputzean sentituko duzuna, kronologikoki azalduta:
-Erretzeari utzi eta ordu batera: Azken zigarroa erre eta 20 minututara bihotzaren erritmoa jaisten da eta normaltasunera hurbiltzen da, tentsioa jaisten hasten da eta odolaren zirkulazioa arintzen hasten da.
-12 ordu ondoren: Azken zigarroa erre eta 12 ordutara gure gorputzak daukan monoxido karbonikoaren kantitatea jaisten da eta oxigenoaren kopurua maila normaletara hurbiltzen hasten da.
-Egun bat pasa ondoren: Bihotzekoa jasateko arriskua gutxitzen hasten da. Oxigeno maila ere handiagoa izango da eta ariketa fisiko egiteko garaian nabarmena izango da.
-Hiru egun ondoren: Usaimena garatzen hasiko da eta usainak eta zaporeak biziago sentituko ditugu. Gorputzean dagoen nikotina bukatzen ari da eta pertsona askok sentitu dezakete buruko mina, umore txarra… Abstinentzia sentsazioa sentitu daiteke.
-Hilabetera: Biriken funtzionamendua hobetzen hasten da, eztul gutxiago nabarituko dute eta arnasa hartzeko erraztasun handiagoa ere bai. Ariketa fisikoa egiteko erraztasuna eta erresistentzia handiagoa nabarituko da.
-Bederatzi hilabetera: Birikak nabarmen hobeki daude. Mukiak eta infekzioak ekiditeko erabiltzen ditugun zilioak sendatu egin dira.
-Urtebetera: Erretzeari utzi eta urtebetera bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua erdira jaisten da. Arrisku hau jaisten jarraituko da
-Bost urtetara: Zigarroen toxinen eraginez zainak eta arteriak ixten dira. 5 urte ondoren zabaltzen hasten dira eta horrek istripu zerebro-baskularen arriskua murriztea dakar.
-Hamar urtetara: Denbora honen ondoren biriketako minbizia izan eta honen ondorioz hiltzearen arriskua erdira jaisten da. Eta horrekin ahoko, eztarriko edota pankreaseko minbiziarena ere.
-Hamabost urtetara: Zenbait gaixotasun kroniko edota minbizia izateko arriskua ez erretzaile batena bezalakoa izango da.
-20 urte ondoren: Erretzeari lotutako heriotzaren arrazoiak inoiz erre ez duen batena bezalakoa da dagoeneko.