Sakanako 15 udalek genero indarkeriari aurre egiteko 13.968 euro jasoko dituzte. Espainiako Gobernuak emandako dirua da, genero indarkeriaren kontrako estatu paktutik heldu dena. Aipatu hitzarmen horretan jasotako neurriak herrietan garatzera bideratu beharko dute udalek diru hori eta horretarako heldu den urteko garagartzaroaren 30era arteko epea izanen dute.
Esaterako, honakoak egiteko aukera izanen dute: emakumezkoen kontrako edozein indarkeria motaren inguruko sentsibilizaziorako eta prebentziorako kanpainak, helburu bera duten informazio materialak sortzea, herrian babes unitateak sustatzea edo kooperazio edo koordinazio tresnak sortzea, biktimendako udal informazio zerbitzuak indartzea, herriko profesionalak berdintasunari eta emakumeen kontrako indarkeriari buruzko informazio espezializatua eta jarraitua ematea, VioGen sistemaren barruan dauden udaltzaingoak indartzea edo familia topaketako puntuak babestea.
Sexu indarkeriaren kontrako udalendako estatuko gobernuaren laguntzak | |
Herria | Kopurua |
Arakil | 859,46 |
Irurtzun | 1.081,94 |
Irañeta | 720,32 |
Uharte Arakil | 838,04 |
Arruazu | 707,18 |
Lakuntza | 916,16 |
Arbizu | 890,42 |
Ergoiena | 760,82 |
Etxarri Aranatz | 1.132,52 |
Bakaiku | 751,10 |
Iturmendi | 760,64 |
Urdiain | 809,78 |
Altsasu | 2.024,42 |
Olatzagutia | 962,24 |
Ziordia | 753,26 |
Guztira: | 13.968,30 |