Nafarroako Parlamentuak oniritzia eman zion foru lege bati pasa den ostegunean. Haren bidez Nafarroako Gobernuak 35.546.085 euroko kreditu berezi bat izanen du finantza ikuspegitik jasangarriak diren inbertsioak egiteko. Lastailean onartutako foru legeak 113 milioi euroko poltsa zen. Foru administrazioak 35 milioi horiekin Toki Inbertsioen Planean eta Banda Zabalaren Plan Zuzendarian jasotako lanak bulkatuko ditu. Gobernuak Sakanako 24 lan diruz lagunduko du. Ibarreko herrietan eginen diren lan horiek 1.568.673,5 euroko inbertsioa eskatzen dituzte. Nafarroako Gobernuaren behin behineko ekarpena 1.020.847,14 eurokoa izanen da, % 65,07.
Nafarroako Gobernuaren finantza-arloan arduratsuak diren inbertsioak Sakanan | ||||
Toki erakundea | Herria | Lana | Inbertsioa | Behin-behineko ekarpena |
Arakilgo Udala | Aizkorbe | San Andres kaleko hornidura, saneamendu eta euri-uren sareak berritzea | 95.899,67 | 67.129,77 |
Arakilgo Udala | Aizkorbe | Argiteria publikoa berritzea | 8.366,40 | 5.019,84 |
Arakilgo Udala | Aizkorbe | San Andres kaleko zoladura berria | 79.694,17 | 67.740,04 |
Arakilgo Udala | Hiriberri Arakil | Ur-hornidura sarea berritzea | 58.923,65 | 41.246,55 |
Arakilgo Udala | Egiarreta | San Anton kaleko hornidura, saneamendu eta euri-uren sareak berritzea | 89.442,26 | 62.609,58 |
Arakilgo Udala | Egiarreta | San Anton kaleko zorua berritzea | 113.209,32 | 96.227,92 |
Arakilgo Udala | Izurdiaga | Geltoki auzoko saneamendu sarea | 25.470,95 | 17.829,66 |
Arakilgo Udala | Izurdiaga | Geltoki auzoko zorua berritzea | 20.626,07 | 17.532,16 |
Irurtzungo Udala | Irurtzun | Udal kiroldegiaren iparraldeko fatxada estaltzea | 31.585,44 | 22.109,81 |
Errozko Kontzejua | Errotz | Argiteria publikoa berritzea | 17.780,00 | 10.668,00 |
Izurdiagako Kontzejua | Izurdiaga | Argiteria publikoa berritzea | 11.401,60 | 6.840,96 |
Etxarrengo Kontzejua | Etxarren | Argiteria publikoa berritzea | 23.811,20 | 14.286,72 |
Satrustegiko Kontzejua | Satrustegi | Argiteria publikoa berritzea | 11.670,40 | 7.002,24 |
Lakuntzako Udala | Lakuntza | Argiteria publikoaren instalazioa berritzea | 125.342,67 | 75.205,60 |
Lizarragabengoako Kontzejua | Lizarragabengoa | Argiteria publikoa berritzea | 14.451,70 | 8.671,02 |
Iturmendiko Udala | Iturmendi | Argiteria publikoa berritzea, 4. fasea | 35.704,80 | 21.422,88 |
Urdiaingo Udala | Urdiain | Kaluxa kaleko euri urak | 41.610,18 | 35.368,65 |
Urdiaingo Udala | Urdiain | Kaluxa kaleko zorua berritzea | 176.491,66 | 150.017,91 |
Sakanako Mankomunitatea | Urdiain | Kaluxa kaleko hornidura, saneamendu eta euri-uren sarea berritzea | 65.729,09 | 46.010,36 |
Altsasuko Udala | Altsasu | Udaletxearen erantziaren inguratzaile termikoa, irisgarritasuna eta ebakuazioa hobetzea | 182.941,09 | 12.649,55 |
Olatzagutiko Udala | Olatzagutia | Zirkunbalazio kaleko euri-uren sarea | 76.622,69 | 65.129,29 |
Olatzagutiko Udala | Olatzagutia | Argiteria publikoa berritzea | 200.211,08 | 120.126,65 |
Ziordiko Udala | Ziordia | Dona Maria kaleko euri-uren sarea | 45.471,94 | 38.651,15 |
Ziordiko Udala | Ziordia | Igerilekuen atzeko aldeko saneamendu sarea | 16.215,47 | 11.350,83 |
Guztira | 1.568.673,50 | 1.020.847,14 |