Trakatan, trakatan hiru errege

Guaixe 2019ko urt. 5a, 09:46

Trakatan, trakatan, Sakanara. Ibarrean dauden haurtxo guztiak, trakatan, trakatan, bisitatzera. Izan ere, ekialdeko hiru aztiak ilbeltzaren 5ean Belengo bidetik desbideratu eta Sakana bisitatuko dute, haur, gazte, heldu eta adinekoen etxeetatik pasatuz eta ilbeltzaren 6ko goiza oparien magiaz betez. Baina horretarako, bezperan, txikiek euren faleak, farak edo zintzarriak mugiarazi eta hotsa aterako dute, erregeei “hemen gaude” esan eta “bihar erregeak” direla iragartzeko. Irañetan eta Lizarragan goizez aritzen dira horretan, Etxarri Aranatzen, Iturmendin eta Altsasun arratsaldez. Eta iluntzearekin batera hiru erregeak segizio ikusgarriekin etorriko dira. Hurrengo egunean hainbat herrietako elizetako meza nagusian agerraldiak eginen dituzte.

Ekialdeko erregeen etorrera
Herria Ordua Tokia
Irurtzun 18:30 Bi Ahizpe kaleko beheko aldetik abiatuko da segizioa elizan bukatzeko
Uharte Arakil 18:00 Zerradoatik abiatuko da segizoa elizan bukatzeko
Lakuntza 18:30 Ibai aldetik
Arbizu 18:00 Udaletxetik abiatuko da segizioa ibilbidea elizan bukatzeko
Ergoiena 18:00 Lizarragako elizatik, ondoren Dorrao eta Unanura joateko
Etxarri Aranatz 19:00 Elizatik abiatuko da kalejira, txistulariekin, estalopean bukatzeko
Bakaiku 18:30 Beheko basotik etorriko da segizioa. Kalejira egin ondoren elizan banatuko dira opariak
Iturmendi 19:00 Beheko basotik etorri, herrian barna kalejira eta frontoian oparitxoak banatu
Altsasu 17:30 Farejoleen errege zozketa Foru plazan
  19:00 Sakana LH Institututik abiatu. Geldialdiak Zumalakarregi, Foru eta Zubeztia plazetan geldialdiak.
Olatzagutia 18:00 Jubilatu elkartetik abiatuko da segizioa frontoian bukatzeko
Ziordia 19:00 Texeria kaletik abiatuko da segizioa, herrian barna ibili ondoren elizara joko duena.