Ikazkin desiratuena

Guaixe 2018ko abe. 22a, 13:57

Olentzero sahararren Tindufeko erefuxiatu eremuetara ere iristen da. Argazkia: Forjas Brun.

Edo, behintzat, bere zakuan ekartzen duena bihurtzen du desiratu ikazkin tripa-handia, astelehenean bisitan etorriko dena. Menditik jaitsi eta sakandar guztiak bisitatuko ditu, txiki zein handi. Ez da bakarrik jaitsiko Mari Domingi ere berarekin batera etorriko baita ibar hondora. Eta etzi Sakana guztian lan handia izanen duenez, Etxeberri gaur bisitatuko dute. Aurreko egunetan bestelako mugimendurik ere bada, esaterako, Bakaikun bihar, 11:30ean, eguberri kantak entseatzeko hitzordua jarri dute, Olentzeroren eta Mari Domingiren segizioari behar bezalako harrera egiteko. Bestetik, hainbat herrietako laguntzaileek, Olatzagutiko Lamiatuturrek esaterako, txikienen gutunak jaso eta basora eraman dituzte. Haiek irakurrita guztien desioak betetzea zaila dela jakinda etorriko da bikotea sakandarren artean euren opariak banatzera. Segizioak sortuko dira herrietan haiei harrera egiteko eta txikiekin ere egonen dira. Despeditu eta gero, otamen edo auzaterik ez da faltako.

Jakina, bestelako protagonismoa izanen dute haurrek astelehen goizean. Pazkuan amores eskean ariko dira haurrak Uharte Arakilen eta Etxarri Aranatzen. Eta kantu-eskean ere ibarreko hainbat herritan, Altsasun edo Ziordian esaterako.

Olentzeroren etorrera
Herria Ordua Tokia
Irurtzun 18:30 Plazaolako zubia
Etxeberri 18:00 (Larunbatean) Menditik plazara. Taloak, txokolate-jana, Txantreako abesbatza, herriko txistulariak herrian barna, lagun ezkutua…
Etxarren 16:00 Urritzolako bidetik. Gaitariekin ongi etorria, kalejira. Frontoian opariak eta kalejira. Txoripanasen koreografia, txokolate-jana eta otamena.
Satrustegi-Hiriberri 17:30 Satrustegiko elkartean txokolate-jana
  18:30 Olentzero Satrustegin
  19:30 Olentzero Hiriberri Arakilen
Ihabar 18:30 Autobia azpiko zubian
Irañeta 18:00 Autobus geltokia
Uharte Arakil 18:00 Martigarrotik
Arruazu 19:30 Arnazko bidetik etorri, kalejira elkartean bukatuko da. Opari banaketa, gaztainak, ardoa eta musika
Lakuntza 18:00 Plazan
Arbizu 18:00 Plazan bildu, baso aldera abiatu, harrera egin, kalejira Argi Bidea elkartean bukatuko dena
Unanu 18:00 San Donato bidetik jaitsi, kalejira egin, akaberan txokolate jana edo goxokiak banatuko dira, plazan edo elkartean
Dorrao 19:00 Hostogorritik jaitsiko da. Plazan haurren kantak, goxoki banaketa, elkartean merendua.
Lizarraga 18:00 Menditik, etxe bakoitzak bere kandela eramanen du
Etxarri Aranatz 17:30 Aldapasoro auzoan eginen zaie harrera eta kalejirak estalopean bukatuko du.
Bakaiku 18:00 Aiztin, ondoren herrian barnako kalejira.
Iturmendi 19:00 Menditik etorri, herrian barnako kalejira egin frontoian bukatzeko. Saski baten zozketa, txokolate-jana, ardo beroa
Urdiain 18:00 Portuko kaletatik etorri eta harrera egin. Plazati
Altsasu 11:15 Mari Domingi gaztetxetik Zumalakarregi plazarantz abiatuko da, behin iritsita hamabitakoa egonen da
  17:45 San Juan ermitan. Zumalakarregin geldialdia, Foru plazan bukatzeko
Olatzagutia 18:30 Belengo iturritik iritsiko da, kalejira frontoian bukatzeko
Ziordia 18:00 Menditik jaitsi eta kalejira eginen da gaztetxean bukatuko dena