XIX. Sakanako Xake Txapelketa jokoan Satrustegin

Guaixe 2018ko abe. 21a, 13:15

Mank-ek antolatutako txapelketa bihar jokatuko da, abenduaren 22an, 10:00etatik aurrera, Satrustegiko elkartean

Gabonak baino lehen urtero xakearekin hitzordua izaten da Sakanan, eta aurten Arakil aldean jokatuko da Sakanako Mankomunitateak, Zaldi Beltza Xake taldearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, antolatutako XIX. Sakanako Xake Txapelketa. Satrustegiko elkarteak hartuko du aipatu txapelketa, bihar, abenduaren 22an, larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera.  

XIX. Sakanako Xake Txapelketa, aldi berean, Nafarroako Txapelketa izanen da, 1.900 ELO puntutik behera. Metodologiari dagokionez, txapelketa 20 minutuko 8 partidara jokatuko da txapelketa. Sariei dagokienez, helduen mailako lehenengo zazpiek saria jasoko dute eta gazteen mailako lehendabiziko hirurek.

Aurreko urtean Arbizuko kanpinean jokatu zen txapelketa, eta 16 xakelarik hartu zuten parte. Gazteenak, Oier Lacruz iruindarrak irabazi zuen. Victor Barriga izan zen lehen sakandarra.

Izena emateko
Txapelketan aritu nahi dutenek 9:30etik aurrera eman beharko dute izena, Satrustegiko elkartean (Prezioa, 5 euro).