Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 6. jardunaldia Altsasun

Guaixe 2018ko abe. 21a, 08:21

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 6. jardunaldia hartuko du Dantzalekuk

Asteburu honetan Sakanako Futbol Topaketen kimuen mailako 6. jardunaldia jokatuko da Dantzalekun. .

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 6. jardunaldia igandean Altsasun
11:00     Etxarri Aranatz 1 – Etxarri Aranatz A
12:00    Urdiain – Lagun Artea 08
12:00     Lagun Artea 07 – Tipi Tapa