Urtea agurtzeko eta 2019ari ongi etorria emateko, mendira

Guaixe 2018ko abe. 29a, 08:55
Lakuntzarrak Lakuntzaskoarrin, aurreko urtean.

Egun seinalatu hauetan mendira joateko ohitura hedatzen ari da

Urtea mendi tontorrean bukatu eta hasteko ohitura zabala da eta urtetik urtera egun seinalatu hauetan tontorretara igotzeko joera handitzen ari dela esan daiteke. Izan ere, urtea ongi despeditu eta hurrengo urteari ongi etorria emateko mendira joatea geroz eta hedatuagoa dagoen kontua da.
Urtea despeditzeko Aizkorri, Ergako Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Baina ez dira Beriain eta Urbasa-Andia baztertu behar. Lakuntzarrek, esaterako Aralar aldera joko dute, Lakuntzaskoarrira, eta irurtzundarrak, aldiz, Ergara igoko dira. Eta urteari harrera egiteko, askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute.


Errege Egunean Beriainera


Errege Egunean, ilbeltzaren 6an, Sakanako Mendizaleak taldekoek Beraiain itzotzeko ohitura dute, bertan azkenengo turroiak eta goxoak dastatzeko. Bestalde, Altsasuko Mendigoizaleek Bargagainera jotzen dute urteko lehen igandean, herrian sortu zen tradizioa bati segiz, urte zaharra despeditu eta berria ongi hasateko. Aurten ilbeltzaren 6an izango da, Errege Egunarekin batera.

Urteari agurra eta ongi etorria mendian


Ergako Trinitatea. Abenduaren 31n, Irurtzundik, 9:00etan. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, txokolatada eta Trinitaterako igoera. Aurten 13. edizioa izango da.


Aizkorri. Abenduaren 31n. Altsasuko Mendigoizaleek eta Olaztiko Sutegik deituta.



Lakuntzaskoarri. Zabalarte mendi elkarteak antolatuta, abenduaren 31n, IX. Lakuntzeskuarri igoera eginen da. Irteera goizeko 8:00etan, plazatik. Hamaiketakoa eginen dute. 


Beriain. Ilbeltzaren 6an, igandearekin, 9:00etan Unanutik. Sakanako Mendizaleak taldeak antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.


Bargagain. Ilbeltzaren 6an, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. 9:00etan, plazatik. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.