Atakondoako ikasleek emakumezko zientzialarien berri jaso dute

Guaixe 2019ko urt. 3a, 10:58

Aktore taldea NUPeko errektorearekin eta zientzia ministroarekin. Argazkia: NUP.

Atakondoa eskola publikoko Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. mailako ikasleek udazkeneko egun bat Iruñeko Planetariora joateko baliatu zuten. Baina han ez zuten inolako proiekziorik ikusi, antzerki-lan bat baizik. Haren bidez aurreko mendeetako zenbait zientzialariren lana eta bizitza ezagutzeko aukera izan zuten. Atakondoako ikasleen modura, beste 18 ikastetxetako ikasleek ere ikusi dute antzezlana, guztira ia 1.700 ikaslek.

Eta haiek antzezlan hori ikusteko ekimena Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (NUP) izan zen. Zehazki, bederatzi emakumezko irakaslerena, aldi baterako aktore bihurtu direnak. Eta eurek idatzitako Yo quiero ser cientifica antzezlaneko protagonisten papera jokatu dute. Garagartzarora arte emanaldiekin segitzeko asmoa dute. Horregatik, ikastetxeek izena emateko aukera dute.