Hauek dira gure txapeldunak!

Guaixe 2019ko urt. 10a, 13:20

XIV. Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketako finalak jokatu ziren Etxarri Aranatzen urte akaberan. Lehen mailan Amaia eta Maider izan dira txapeldun handiak, eta 2. mailan Olaia eta Maider

Abenduaren lehenean hasi zen XIV. Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Guztira 33 bikote lehiatu ziren, bi maila nagusitan banatuta: helduak (1. maila eta 2. maila) eta gaztetxoak, ondoko mailetan: txitoak, kattagorriyek, usoak, pottokak eta tximeletak. Sakanako Mankomunitateak antolatu zuen txapelketa, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren, Nafarroako Gobernuaren eta ibarreko hainbat udalen laguntzarekin.

Irurtzunen, Olaztin eta Altsasuko jardunaldien ondoren, finalerdiak eta finalak Etxarri Aranatzen jokatu ziren. Maila handiko finalak izan zirela aipatu digute, oso lehiatuak eta joko bikainekoak, zaletasuna sortzen dutenak. Emakumezkoen palak primerako osasuna duela argi dago. Bigarren mailan, Olaia Eizagirrek eta Maiderrek jantzi zuten txapel preziatua, Iratiri eta Leireri 25 eta 18 irabazi eta gero. Eta lehen mailan, Amaiarendako eta Maiderrendako izan zen txapela, Ane eta Leire 16 eta 25 gailendu eta gero.


XIV. Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Finalak:
Kattagorriak: Araitz-June O. 0 – Amaia-Irati I. 18
Usoak: Izadi-Eider 18 / Ane I.-Maialen 22
Pottokak: Maialen-Julene 25 / Auritze-Olaia 12
Tximeleak: Lidia-Maitena 18 / Uxue-Naroa 25
2. maila: Olaia-Maider 25 / Irati-Leire 18
1. maila: Ane-Leire 16 / Amaia-Maider 25