AEK-k 21. Korrikaren ibilbidea aurkeztu du gaur. Jakina zen aurtengo Korrikak Klika leloa duela. Baita apirilaren 4an Garesen hasiko dela Korrika eta apirilaren 14an Gasteizen bukatuko dela. 11 eguneko lasterketan euskararen lekukoa eskuz esku ibiliko da Euskal Herri guztian barna. Korrika ekuatorea, seigarren eguna, Sakanan hasiko du. Apirilaren 9an, asteartean, 01:00 aurretik Aizkorbetik sartuko da Korrika Sakanara eta puntatik puntara zeharkatuko du, Ziorditik 05:37ean alde egiteko. Korrikaren azken hiru edizioetan lekukoa gauez pasa da ibarretik (2015eko eta 2017ko edizioetan pasatu zen bietan pasatu zen).
Familian, elkartean, lagunartean, lankideen artean edo bestela ere, jendeak normalean taldeka ematen du izena lekukoa emateko. Kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko epea heldu den astelehenean hasiko da. Hala egin nahi duenak Sakanako AEKren Itsasi euskaltegira jo dezake (Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 46 zenbakia, 948 468 258 edo sakana@aek.eus). Bestela, Nafarroako Korrika bulegora (946 464 000 edo nafarroa@korrika.eus).
Korrika 21 Sakanan | |
Herria | Ordua |
Irurtzun | 01:01 |
Etxarren | 01:23 |
Irañeta | 02:10 |
Uharte Arakil | 02:25 |
Lakuntza | 02:59 |
Arbizu | 03:13 |
Etxarri Aranatz | 03:45 |
Bakaiku | 04:06 |
Iturmendi | 04:15 |
Urdiain | 04:22 |
Altsasu | 04:45 |
Olatzagutia | 05:17 |
Ziordia | 05:37 |