Araotz-Oñati, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2019ko urt. 10a, 10:08

Iganderako ilbeltzeko lehen txangoa antolatu du Sakanako Mendizaleak taldeak

Sakanako Mendizaleek 2019ko txangoei ekin diete. Igandean Araotz-Oñati mendi ibilbidea egingo dute. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Irurtzundik, mendizaleak jasotzeko, eta arratsaldean egingo dute buelta. Ohiko herrietako arduradunei eman behar zaie izena, bestela, 639 117 631 telefonora hots egin behar da.