Errepidean hiru hildako izan ziren 2018an

Guaixe 2019ko urt. 10a, 17:08

DYAko anbulantzia Urbasako portua jaisten.

Euskal Herriko errepideetan izandako trafiko istripuetan 87 hildako izan ziren joan den urtean, 2017an baino bat gutxiago. Istripuan hildako horietatik 33 nafarrak ziren eta, zoritxarrez, hiru sakandar daude tartean; hirurak ere gizonezkoak. Hirurak ere udazken hasierako hiru asteetan hil ziren. Bi motor gidariak ziren eta bestea autoan zihoan istripua izan zutenean. 2017an ere hiru sakandar hil ziren trafiko ezbeharretan.