Urte berri on!!!

Irati Pellejero 2019ko urt. 11a, 08:15

kolaboratzaileak

Jada urtarrilean gaude, eta honekin Gabonei amaiera ematen diegu. Orain hasten dira urteroko komeriak, loditu dut eta argaldu nahi dut !!! Aukera asko ditugu buruan: kirola egin, elikadura zaindu… baina arazoren bat suertatzen zaigu beti: hotza dago kanpoan, beraz,  kirola egiteko gaizki eta etxean asperraldia dela eta gehiago jaten dugu …
Beraz, arroparekin disimulatu behar dugu, hona hemen hau lortzeko hainbat truko:
1.Barneko arropan inbertitu: barneko arropa  ona erabili beharko dugu, gure gorputzaren itxurari egokitutakoak. Benetan horrek asko aldatuko du jantzita izango dugun itxura.
2.Proportzioak errespetatu: pertsona gutxi dira proportzionalak, orokorrean gorputzak oso ezberdinak dira goitik eta behetik. Beraz , guk bilatu beharko ditugu proportzio horiek, batzuek aldaka handiak, besteak zabalak goitik, beste batzuei ez zaie gerria nabarmentzen… Beraz, proportzioak mantendu behar ditugu, beti ere lortu nahi dena harea-erloju itxura da eta … 
3.Zalantzaren aurrean, kolore bakar: ez du axola argala zaren, altua, txikia, kurba handikoa edo taila handikoa, soluzioa beti kolore bakarrez janztea da (ez da beharrezkoa beltza izatea). Horrela, gainera, edozein osagarri jarri diezaiokezu.
4.Erabili kolorea zure onurarako: koloreekin jarraituko dugu, pentsatzen duguna baino garrantzitsuagoa delako. Ez da soilik kolore bat beste bat baino hobeki doakigula, baizik eta nola erabiltzen dugun. Kolore argiak eta ilunak erabili beharko ditugu gune onurarako. Hau da, gorputzeko beheko zatia zabalago badugu, goian kolore fuerteak eta estanpatuak, eta alderantziz.
5.Marra bertikalak: elezahar asko dago modaren inguruan, baina hau benetakoa da. Marra bertikalak silueta arinagotzen du, eta estilizatu. Truko horrek gorputz mota guziendako balio du.
6.Zapata kolore egokiak: gomendagarria da zapatak praken kolorekoak izatea, eta udan edo soinekoa daramagunean hau azal kolorekoa izan behar da.
7.Kapak: testurekin eta arroparen luzeekin jolastu behar dugu. Praka bakeroak eta kamiseta bat badaramazu gehitu amerikana luze bat, Caftan edo kimono bat. Aldaketa nabarmenduko duzu.
8.Arroparen tiroa (pixka bat) igo behar duzu: arropa guztia ez da altu eraman behar, adibidez bakeroetan kontrako itxura lortzen da, aldaka zabalak baditugu. Hala ere, telazko praketan pittin bat igotzen badugu, gerria nabarmenduko dugu, eta hori gorputza guztietan geratzen da polita.
9.Ez da luzera baizik eta itxura: askotan entzun dugu gona luzeak eta belaun azpikoak jende altuarendako direla. Argalenek, tabladunak eta bolantedunak erabili behar dituzte. Aldiz, kurbadunek tela zurrunak eta zuzenak. Oso garrantzitsua, Midi itxurakoak orkatilatik bi arratara egon behar da eta luzeak oinak tapatu behar ditu.