Putreen sei erasoengatik kalte ordaina jaso dute abeltzainek

Guaixe 2019ko urt. 15a, 09:55

Putreak Unanuko haiendako bbazkatokian. Artxiboa.

Egoera txarrean dago eta itajurak sortu dira eta pilotalekuaren egiturari kalte egin aurretik esku hartzea erabaki du udalak. Argiteria ordezkatuko du ere.2014 eta 2018 artean izandako sei erasoengatik Nafarroako Gobernuak 6.907,08 euro pagatu dizkie ibarreko abeltzainei.

Basa-faunak bizirik zegoen aziendari egindako 120 eraso salatu dituzte abeltzain nafarrek foru administrazioan 2014 eta 2018 artean. Nafarroako Gobernuaren albaitariek haietako 77 baieztatu zituzten eta, horregatik, foru administrazioak 48.063,03 euroko kalte ordainak pagatu ditu. Saiak edo putreek, aztoreek edo hartzek egindako erasoak dira. Gehienak putreen erasoak dira.

Sakanako abeltzainei onartutako eraso guztiak babestutako hegazti horiek eginak dira. 2014an abeltzain olaztiar bati behorra eta pottoa hil zizkioten eta 1.150 euroko kalte-ordaina jaso zuen. Hurrengo urtean putreek ere behorra eta pottoaren kontra jo zuten eta Unanuko abeltzainak 1.205,08 euro jaso zituen. 2016an Iturmendin behor bati eraso zioten eta kalte ordaina 1.052 eurokoa izan zen abeltzainarendako. 2017an hiru erasorengatik pagatu zuen Nafarroako Gobernuak kalte ordaina: Ziordian behien kontrako bi eraso izan ziren eta aldi bakoitzean abeltzainak 1.350 euro jaso zituen eta, bestea, Etxarri Aranatzen izan zen, behor baten kontra jo zuten eta 800 euroko kalte ordaina eman zion administrazioak abeltzainari. Bestetik, txakurrek behorrei eraso zieten Unanun joan den urteko maiatzaren 24an.

Bazkatokia
Unanun, Beriain magalean, hildako animaliak jaten dituzten hegaztiendako bazkatoki bat dago. Nafarroako Gobernuak halako beste 17 ditu herrialdean barna. Lastaila eta garagartzaroa artean jatekoa botatzen du foru administrazioak. Putre populazioak kudeatzeko tresnetako bat da, horrela, beste toki batzuetara mugitzea saihesten dute.