LH institutu eta Sagrado Corazon ikastetxeen proiektuak IDEA aldizkarian

Guaixe 2019ko urt. 16a, 09:18
Sagrado corazon ikastetxeko irakasleak jardunaldietan azalpenak ematen. Artxiboa.

Nafarroako Eskola Kontseiluak XXII. Jardunaldietan proiektu horien berri eman zuten Tuteran eta Iruñean, lastailean.

Nafarroako Eskola Kontseiluak IDEA aldizkariaren 50. zenbakia argitaratu zuen eguberrien aurretik. Argitalpen horrek 2017-2018 ikasturtean Nafarroako ikastetxeek sustatu zituzten berrikuntzarako makina bat proiektu jaso ditu. Horien artean Sakanako bi ikastetxeren proiektuak daude. Batetik, Sakana Lanbide Heziketa institutua ardatz duen ikasketa-zerbitzu kooperazio proiektuaz argibideak eman ditu Berta De Pablo Gorriz irakasleak. Bestetik, Sagrado Corazon ikastetxeak eta Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak elkarrekin landutako Solos en el olvido proiektuaren berri jasotzen du aldizkariak. Bi erekundeetako eta AFAN elkarteko kideen artean idatzi dute azken hori.  

Erlazionatuak