Sakanako Futbol Topaketak: kimuak Lakuntzan eta benjaminak Olaztin

Guaixe 2019ko urt. 11a, 12:25

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 7. jardunaldia hartuko du Lakuntzak eta benjaminen 4. jardunaldia Olaztik

Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, bueltan dira Sakanako Futbol Topaketak. Bi mailak ariko dira lanean. Batetik, kimuen mailako 7. jardunaldia jokatuko da Lakuntzan eta, bestetik, benjaminen 4. jardunaldia Olaztin.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 7. jardunaldia igandean Lakuntzan
11:00     Etxarri Aranatz 1 – Tipi Tapa
12:15    Lagun Artea 08 – Lagun Artea 07
13:00     Etxarri Aranatz A – Urdiain

Benjaminen 4. jardunaldia igandean Olaztin
10:00     Urdiain – Altsasu C
10:50    Etxarrri Aranatz A – Sutegi 1
11:40    Altsasu B – Altsasu A
12:30    Aralar Mendi 1 – Aralar Mendi A
13:20    Etxarri Aranatz 1 – Sutegi A