Ezkurdia eta Martija elkarren kontra bihar Labriten

Guaixe 2019ko urt. 11a, 12:27

Zabaletak eta Irribarriak Elezkano eta Rezustaren kontra jokatuko dute, igandean

Binakako Txapelketako asteburuko jardunaldian, Joseba Ezkurdia eta Ladis Galarza Jokin Altunaren eta Martijaren kontra arituko dira bihar Labriten. Bi bikoek bina puntu dituzte, eta hirugarrena behar beharrezkoa da. Beraz, bihar jokoan dagoen puntua urrezkoa da.

Zabaletak eta Irribarriak, bestalde, 5 puntu dituzte. Igandean Elezkano II.a eta Rezusta izango dituzte aurkari Zumaian jokatuko den partidan (ETB1).