Lasterbidean lasterketa aurkeztu dute

Guaixe 2019ko urt. 14a, 15:06

Maiatzaren 19an jokatuko da Arbizu eta Lakuntza artean

Euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bulkatzeko ekimena da Lasterbidean, kirolean oinarritutako herri ekimena. Urtero toki ezberdinean jokatzen da lasterketa hau. Aurreko urtean Ondarroak hartu zuen eta asteburuan aurkeztu zuten aurtengo edizioa: Sakanan jokatuko da, Arbizun hasi eta Lakuntzan despedituko da, maiatzaren 19an, “Leixterka denak itxa!” lelopean. Izena ematea www.lasterbidean.eus web gunean egin beharko da eta korrikalari ugari espero dira.